XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kanta honen arrastorik ez dut inon aurkitu, behar bada erabat galdua da zoritxarrez.

II.- GOAZEN GOAZEN GUZTIOK (Ogeita Laugarrena). Hau ere Juan Arin Teilazpiko apaizaren paperetatik jaso dut.

Berak dionez, 1900 aldera sartu zen Ataunen Gabon kanta hau.

Seguru asko beste herriren batetik ekarria.

Bidanian kantatzen zen bertsioa osoagoa da (24 bertso) eta lehenagokoa ematen du (ikus Anuario E.F. 1922, 43-47 or.).

Ezaguna da ere kanta hau Amorebietan (Anuario E.F. 1922, 85-87), Gernika aldean (ikus Lekuona, 1. Aozko literatura, 456-457 or.), Matxinbentan (ikus Azkue, Cancionero popular vasco II, 966 z.).

Juan Arinen paperetan lehen bertsoa Ogeita laugarrena... hitzekin hasten da, Bidaniko bertsioa eta beste zenbait bezala.

Bainan Ataunen ezaguna da beste bertsio bat Goazen goazen guztiok bertsoak hasten dena, eta lehenengo hiru bertsoak bereziak dituena, eta laugarren lekuan Ogeita laugarrena...

Ergoneko Markos Agirrek eskuratu digu beste bertsio hau.

Ataungo bertsioak merezi du bai hemen argitaratzea, Bidanikoarekin alderatuz bertso berri batzuk bait ditu (lehenengo hiruak) eta zenbait bariante egoki, adibidez, 9, 12, 13, 15. bertsoak.

Ataunen bertan ezagunak dira beste bariante batzuk eta horiek ere hor ipintzen ditut kantaren bukaeran.

Kanta hau Ataunen neska taldeek abestu ohi zuten etxez etxe, eta Eguberri bezperan, goizean hasi eta ilundu arte.

Artillako Felipe Bazterrikak gogoan ditu beste lau bertso, baina ez dakigu kanta honenak diren ala Berri onakin gera kantarenak.

Hor emango ditugu Ohar eta barianteen bukaeran.